Ekainaren 7tik uztailaren 3ra, klubak bi bide eskaintzen ditu abonamendua ordaintzeko: bulegoetan edo doako telefono zenbakiaren bidez (900 130 140). Deskontua lortzeko, Visa Osasuna txartelaren bezeroa dela ziurtatu beharko du bazkideak, besterik ez.

Bigarren fase batean, uztailaren 15etik abuztuaren 6ra, klubaren bulegoetan soilik berritu ahal izango dira abonamenduak. Visa Osasuna txartel bakoitzarekin, helduentzako abonamendu bat gehi haurrentzako edo gazteentzako bi abonamendu ordaindu ahal izango dira, beti ere, deskontuak guztira %50 gainditzen ez badu.